ANIZTASUNAREN INGURUAN… AURREIRITZIAK
Gaur
egun etengabe erabiltzen den hitza da aniztasuna, baina hau definitzeko
zein hitz erabiliko genituzke? Argi dago pertsona bakoitzak hitz ezberdinak
erabiltzen ditugula eta hauetako batzuk ondorengoak dira:
·
Aberastasuna: aniztasuna modu aberats batean
ikustean datza, hau da, ezberdintasun orok pertsona berezi eta bakarrak egin
gaituela ohartzea.
·
Ikaskuntza: aberastasunarekin zuzenean
lotuta dagoela esan dezakegu, aniztasun honi esker, gizakiok modu batean edo
bestean, erabateko eta etengabeko interakzioan gaude eta honek,
ikaskuntza ekartzen duelarik.
·
Inklusioa: gizartean aurki dezakegun
aniztasuna errespetatzea eta onartzea ezinbestekoa da guztion arteko
elkarbizitza sustatzeko eta norberaren giza eskubideak aitortuak izateko..
·
Berdintasun - ezberdintasuna: guztiok berdinak
garenez ezinbestekoa da gure gizartean inolako bazterkeriarik ez egotea. Aldiz,
berdintasun honetan pertsona bakoitza oso anitza dela esan daiteke, denak
baikara ezberdinak eta bakarrak eta denek baititugu ezaugarri pertsonal
bakarrak. Aniztasuna ezberdintasun multzoan oinarritzen dela esango genuke.
·
Errespetua eta tolerantzia: lehen esan bezala,
guztiok elkarbizitza batean bizi gaitezen beharrezkoa da gure arteko errespetua
eta nola ez, baita tolerantzia ere.
·
Enpatia: elkarbizitza hau aurrera
eramateko garrantzitsua da enpatia izatea, besteen lekuan jartzeko gai izatea
eta beste pertsonak ulertzen jakitea. Izan ere, hau ez duen pertsona batek
nekez errespeta eta onar ditzake gainerakoak.
·
Onarpena: gure gizartean aurkitzen den
aniztasuna errespetatzeaz gain, onartzea ere beharrezkoa da gizarte inklusibo
batean bizi gaitezen. Izan ere, aniztasuna errespetatzea aurrera pausu bat
izanagatik ere, inklusioa aurrera eramateko beharrezkoa da aniztasunarekiko
onarpen eta aitortza hau.
·
Balore eta balioak: gizakiok aipatzen ari
garen balore eta balioak edukitzea ezinbestekoa da aniztasuna modu positibo eta
on batean ikusi eta praktikan jar dezagun.
·
Kulturartekotasuna: aniztasun mota
ezberdinak aurki ditzakegu eta horietako bat kultur aniztasuna da. Aniztasun
honekin elkarbizitzan aritzeari eta aniztasun hau gure gizartean inkluitu,
errespetatu eta onartzeari kulturartekotasuna deritzo.
·
Askatasuna: gure gizartean lehen aipatutako
baloreak beteko balira, gizarte aske batean bizi garela esango genuke. Izan
ere, gizartea osatzen dugunok ezaugarri ezberdin (ikusgarri edo ikusezinak)
jakin batzuengatik baztertuak sentitzen bagara, askatasunik ez dagoen seinale
garbia da.
·
Bullyinga: gizartearen estereotipoetatik
ateratzen diren haur edo pertsonak aniztasuna modu positibo batean ikusten ez
duten testuinguru batean badaude, hauek baztertuak izango dira eta ondorioz,
haur edo pertsona hauek bullying egoera edo kasuak sufritzeko aukera dute.
Eskoletan, irakaslearen inplikazioa ezinbestekoa da kasu hauetan.
Hauek
dira aniztasunaren inguruan ditugun aurreiritziak. Hemendik aurrera,
ANIZTASUNA ETA HEZKUNTZA ardatz hartuta, bizipenen bitartez, gaian sakontzen
ahaleginduko gara. Motibazioa ez zaigu falta, proposamena interesgarria baita
oraingoa! Prest bizipenak sentitzeko, hausnartzeko, jolasteko,
esperimentatzeko...
Comentarios
Publicar un comentario