“Bandoei egin gabe men ote genezake omen?”
Euskadin azken hamarkadetan gertatu denaren
inguruko lekukotasunak biltzen dituen erakusketa honek, aniztasunarekin lotura
zuzena duen gaia jarri du mahai gainean. Gure herrian azken hamarkadetan
gertatu izan denaren historia hain zuzen. Orokorrean, gertutik bizi izan dugun
gaia izan da: lagunartean, familian eta kalean hitz egindakoa, hori bai,
gehienetan, konfiantza giroan. Hala ere, testuinguru
batzuetan gai tabu bat izan dela ere esan beharra dago.
Kuriosoa da gai honek eskolan izan duen
presentzia falta adibidez, gertuko gatazkak, gureak direnak eta askotan
lehenengo pertsonan bizi izan ditugunak bazterrean utzi dira. Gatazken inguruko
ikuspegi berri batera pasatzea ezinbestekoa da, bai eskolaren egunerokotasunean
baina baita gure herriaren historian gertatutakoak lantzeko garaian ere.
Hortaz, ezinbestean, gatazkak modu hezigarrian lantzea ezinbesteko pausua da.
Bideoetan lekuko ezberdinek bizitutako
esperientziak entzuteko aukera izan dugu erakusketan. Memoria hurbilari buruzko
biktimen testigantzak izan dira, nolabait gertatutakoaren inguruko hausnarketa
eskaini digutenak. Protagonistei hitza emanez, iragana orainean jartzea ekarri
du eta honek aldi berean, gerorako gizarte osasuntsuago baten aldeko apustua,
akats berberak ez errepikatzeko lagungarria, besteak beste.
Ahots horiek guztiak entzungai jartzeak onura
asko ekar ditzakeen arren, zaila eta arriskutsua ere badela iruditzen zaigu.
Izan ere, ahots horiek ez baitute inoiz gutako bakoitzak bizi duen errealitatea
islatuko.
Memoria partekatu baterantz… Jon Sarasuaren
Memoriaren Haikuak entzungai dituzue hemen.
Amaitzeko, zalantzarik gabe, eskolan landu
beharreko gaia dela iruditzen zaigu. Baina, Haur Hezkuntzako irakasleak izango
garen heinean, etapa honetako haurren adina kontuan izanik eta haurtzaroaren
kultura propioa errespetatu nahian, aproposena beharrezkoa den kasuetan soilik
lantzea iruditzen zaigu.
Azken finean, protagonistak entzun gabe
ezinezkoa da gizarte inklusibo baten alde egitea, ezta ere arazoei irtenbideak
bilatzea. Metodologia kualitatiboen bitartez, protagonistei ahotsa ematea, hau
da, teknika biografiko-narratiboak erabiltzeak gizarte inklusiboago bat
lortzeko bidean jartzen gaitu.
Comentarios
Publicar un comentario