AZKEN POSTA
Bidaiaren amaiera iritsi da... oraingoan aniztasuna eta
hezkuntzaren inguruan ibili gara galtzak bete lan! Hala ere, bidaia, espero
genuen moduan, oso aberasgarria izan da eta gustura aritu gara lan eta
jolasean. Poza, tristura, haserreak… denetik izan ditugu bidean, baina bidai
hunkigarria izan da benetan. Lanari amaiera emateko, azken post honetan,
bidaiaren laburpen txiki bat egingo dugu.
Aniztasunaren
inguruan… aurreiritziak genituenez, lanari hasiera emateko, gure ideiak eta
usteak mahai gainean jarri genituen. Pixkanaka, ordea, gure koloretako munduak
gris koloreak ere bazituela konturatu ginen eta arte
garaikidearen eskutik aniztasunaren kontzeptura hurbiltzen aurrerapausoak
emateko, L’intrus erakusketa, bereziki, lagungarria izan zen. Bidaian
aurrera, ordea, artea
gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzeko ideiak liluratuta utzi
gintuen: hitzaldiek maila teorikoan ekarpenak egin zizkiguten; tailerrekin
aldiz, maila pertsonalago batean, aniztasunak dakarrenarekin enpatia izateko
aukera izan genuen. Tailer hauetan kontakizunen mundura hurbiltzeko aukera izan
bagenuen ere, motz geratu ziren eta ipuinei haurtzaroan izan behar duten
protagonismoa aitortuz, Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak
Testuinguru Eleanitzetan irakasgaiari esker ipuinekin
aniztasunera bidean jarri ginen. Bestalde, maila pertsonalean IKTko saio
praktikoak ere lagungarriak izan dira gure irakasle identitatea eraikitzen
ari garen honetan, haurtzaroan bizi izan ditugun gertakari kritikoak
konpartituz, gure bizitzaren errepasoa eginez… Ikusten duzuen moduan, mota
guztietako esperientziaz baliatu gara: Gizarte eta Kultura Ingurunearen
Ezagutzan landutako bideoak
eta imajinak aztertu genituen eta Eskola Inklusiboan irakurketa ugari egin
ditugu aniztasuna eta hezkuntza ardatz hartuta, diziplinarteko benetako lana
proposatu zaigu oraingoan.
Bizipen, irakurketa, hausnarketa, elkarrizketa... ugari
ikustatzen gindoazela, begirada
anitzak tailerraren laguntzaz orain arte landutakoaren errepasoa eginez,
ideiak barneratzea eta sakontzea lortu dugu. Interesgarria da, errepasoa
egiteaz gain, jolasak eta jarduerak ere erakutsi zizkigutela tailerrean.
Gure narratiba digitalaren nondik norakoak zehazten
Pausokako hitzaldiaren ondoren hasi ginen. Hitzaldi hunkigarria Maiteder eta
bere familiarena, aniztasun funtzionala duen Aimarren amaren testigantzarekin,
famili hauen bizitzak borroka
amaigabeak direla konturatu ginen. Ama eta irakaslea den emakume honen
hitzak gure bihotzetara iristeaz gain, haur guztiak beren bizipenekin
gizarteratuko direla eta nahitaez eraldaketan eragingo dutela ideia ulertzeko
zutarria izan ziren.
Testigantzaz-testigantza, aniztasuna kontzeptua leku ezen
berdinetatik begiratuz, usainduz, sentituz memoriaren plazara iritsi ginen,
bertako ahotsak entzun ondoren modu batean edo bestean, geure buruan, “bandoei
egin gabe men ote genezake omen?” galdera jira-biran geratu zen eta
Euskadin azken hamarkadetan gertatu denaren inguruko lekukotasunak biltzen
dituen erakusketa honek, protagonistak entzutea gizarte inklusibo baten alde
egiteko eta arazoei irtenbideak bilatzeko bidean jartzen gaituela konturatu
ginen.
Bidaia amaitzear zegoela, pelikula bat ikustera gonbidatu
gintuzten: “Buda explotó por vengüenza” hain zuzen ere. Filmak, haurren
munduak bizi duten errealitatea islatzen duela argi eta garbi azaltzen du
eta haurra ikusteko eta ulertzeko modu eta ikuspegi ezberdin bat erakusten
digu. Hezkuntzak askatasunean, emakumeen ahalduntzean… hortaz, justizia soziala
emateko duen eragina nabarmenduz. Bidaiaren azken geldialdia Naizen elkarteko
kideekin izan dugu, parada honek, begiak eta belarriak ondo irekitzera
gonbidatu gaitu behaketari bere garrantzia aitortuz. Haurrak gurekin daudenean
izan dezatela arnasgune bat eta sentitu daitezela maitatuak eta babestuak
aldarrikatuz, etorkizuneko irakasleon lanari buruz hausnartu dugu, aniztasuna
balorean jartzeaz eta ikasgelan modu egokian lantzeaz hain zuzen. Izan ere,
ikasle bakoitzaren errealitateari modu egokian erantzun behar diogu, ezin
dugu gizarte utopikoaren zama haurrengan utzi.
Lan asko egin dugun arren... hemen ez da bukatzen
aniztasunaren inguruan egin dugun bidaia. Oraindik ere asko dugu ikasteko,
hausnartzeko, barneratzeko, bizitzeko, sentitzeko… Deseraiki eta berriro
eraikitzeko.
Hortaz, gustuko izango duzuelakoan, hona hemen gure
lanaren emaitza, narratiba
digitala eta egileen
testua:
Hortaz, lanean jarraituko dugu!
Comentarios
Publicar un comentario