AZKEN POSTA
Bidaiaren amaiera iritsi da... oraingoan aniztasuna eta
hezkuntzaren inguruan ibili gara galtzak bete lan! Hala ere, bidaia, espero
genuen moduan, oso aberasgarria izan da eta gustura aritu gara lan eta
jolasean. Poza, tristura, haserreak… denetik izan ditugu bidean, baina bidai
hunkigarria izan da benetan. Lanari amaiera emateko, azken post honetan,
bidaiaren laburpen txiki bat egingo dugu.
Aniztasunaren inguruan… aurreiritziak genituenez, lanari hasiera emateko, gure ideiak eta
usteak mahai gainean jarri genituen. Pixkanaka, ordea, gure koloretako munduak
gris koloreak ere bazituela konturatu ginen eta arte garaikidearen eskutik aniztasunaren kontzeptura
hurbiltzen aurrerapausoak emateko,
L’intrus erakusketa, bereziki, lagungarria izan zen. Bidaian aurrera,
ordea, artea gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzeko ideiak liluratuta utzi gintuen: hitzaldiek
maila teorikoan ekarpenak egin zizkiguten; tailerrekin aldiz, maila
pertsonalago batean, aniztasunak dakarrenarekin enpatia izateko aukera izan
genuen. Tailer hauetan kontakizunen mundura hurbiltzeko aukera izan bagenuen
ere, motz geratu ziren eta ipuinei haurtzaroan izan behar duten protagonismoa
aitortuz, Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru
Eleanitzetan irakasgaiari esker ipuinekin aniztasunera bidean jarri ginen. Bestalde, maila pertsonalean IKTko saio praktikoak ere lagungarriak izan dira gure irakasle identitatea
eraikitzen ari garen honetan, haurtzaroan bizi izan ditugun gertakari kritikoak
konpartituz, gure bizitzaren errepasoa eginez… Ikusten duzuen moduan, mota
guztietako esperientziaz baliatu gara: Gizarte eta Kultura Ingurunearen
Ezagutzan landutako bideoak eta imajinak aztertu genituen eta Eskola Inklusiboan irakurketa ugari
egin ditugu aniztasuna eta hezkuntza ardatz hartuta, diziplinarteko benetako lana
proposatu zaigu oraingoan.
Bizipen, irakurketa, hausnarketa, elkarrizketa... ugari
ikustatzen gindoazela, begirada anitzak tailerraren laguntzaz orain arte
landutakoaren errepasoa eginez,
ideiak barneratzea eta sakontzea lortu dugu. Interesgarria da, errepasoa
egiteaz gain, jolasak eta jarduerak ere erakutsi zizkigutela tailerrean.
Gure narratiba digitalaren nondik norakoak zehazten
Pausokako hitzaldiaren ondoren hasi ginen. Hitzaldi hunkigarria Maiteder eta
bere familiarena, aniztasun funtzionala duen Aimarren amaren testigantzarekin,
famili hauen bizitzak borroka amaigabeak direla konturatu ginen. Ama eta irakaslea den emakume
honen hitzak gure bihotzetara iristeaz gain, haur guztiak beren bizipenekin
gizarteratuko direla eta nahitaez eraldaketan eragingo dutela ideia ulertzeko
zutarria izan ziren.
Testigantzaz-testigantza, aniztasuna kontzeptua leku ezen
berdinetatik begiratuz, usainduz, sentituz memoriaren plazara iritsi ginen,
bertako ahotsak entzun ondoren modu batean edo bestean, geure buruan, “bandoei egin gabe men ote genezake omen?” galdera jira-biran geratu zen eta Euskadin azken
hamarkadetan gertatu denaren inguruko lekukotasunak biltzen dituen erakusketa
honek, protagonistak entzutea gizarte inklusibo baten alde egiteko eta arazoei
irtenbideak bilatzeko bidean jartzen gaituela konturatu ginen.
Bidaia amaitzear zegoela, pelikula bat ikustera gonbidatu
gintuzten: “Buda explotó por vengüenza” hain zuzen ere. Filmak, haurren munduak bizi duten errealitatea islatzen duela argi eta garbi azaltzen du eta haurra ikusteko eta
ulertzeko modu eta ikuspegi ezberdin bat erakusten digu. Hezkuntzak
askatasunean, emakumeen ahalduntzean… hortaz, justizia soziala emateko duen
eragina nabarmenduz. Bidaiaren azken geldialdia Naizen elkarteko kideekin izan
dugu, parada honek, begiak eta belarriak ondo irekitzera gonbidatu gaitu
behaketari bere garrantzia aitortuz. Haurrak gurekin daudenean izan dezatela
arnasgune bat eta sentitu daitezela maitatuak eta babestuak aldarrikatuz,
etorkizuneko irakasleon lanari buruz hausnartu dugu, aniztasuna balorean
jartzeaz eta ikasgelan modu egokian lantzeaz hain zuzen. Izan ere, ikasle
bakoitzaren errealitateari modu egokian erantzun behar diogu, ezin dugu gizarte utopikoaren zama haurrengan utzi.
Lan asko egin dugun arren... hemen ez da bukatzen
aniztasunaren inguruan egin dugun bidaia. Oraindik ere asko dugu ikasteko,
hausnartzeko, barneratzeko, bizitzeko, sentitzeko… Deseraiki eta berriro
eraikitzeko.
Hortaz, gustuko izango duzuelakoan, hona hemen gure
lanaren emaitza, narratiba digitala eta egileen testua:
Hortaz, lanean jarraituko dugu!
Comentarios
Publicar un comentario